XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NORANTZA? KONDAIRA 2000N. URTERA

Bimillagarren urtearen ateetarantza urreratzen gara eta gure inguruko munduari egiten dautsaguzan azterpenak ondo bearrezkoak doguz, gure biotz onaren ondorenak eta barru txarraren eragiña geroago ta argiago agiri dalako.

Banaka ta taldeka ez dogu aiztu bear atsegin-baratza dan ludi onetan suge maltzurra beti dagoala barruan.

MUNDU BARRIA

Ukatu eziña dogu, azkenengo urteetan begien aurrean daukaguzan jazokizunak aztertu ezkero, naizta aztertze sakona izan ez, gizaldi onen asieratik eta geroago ta ariñago sortzen dirala aldakuntzak gure inguruan, Euskalerri osoan naiz inguru laburragoan.

Konturatu barri-emoteak, izarren munduagazko artu-emonak, ibilte-azkarrak eta ainbeste asmakizun barri.

JOKABIDE OKERRAK

Aldakuntza oneik bide dirala, len baiño geiago da gure mundua atsegin-baratz, baiña len baiño geiago, baita, sugearen abi.

Berez gu zoriontsuak izateko diran aurrerapenak, barru txarraren indarrak eraginda, kaltegarri biurtzen doguz geuk.

ALKOOLA, KUNTZEA, POZOIA

Orra or iru atseginbide kaltegarri biurtuak.

Eta ez Euzkadi'n beste toki batzutan baiño gitxiago.

Alkoola antxiñatik izan dogu euskaldunen arerioa, baiña ortik datorkun kaltea geroago ta izugarriagoa da.

Zenbat diru-eralketa alperreko! Zenbat etxeko asarre! Zenbat osasun-galtze!

Eta oiturea ainbestean sartu dan ezkero, nok atera gaiso orrek errian, gazteen eta elduen artean, sartu dauzan sustraiak? Eta ez moskortuta asko ikusten diralako!

Kuntze edo seksu-askatasunak, bere neurri egokiak galduta, gazteen sendotasuna ta beste zeregin batzutarako gurariak kendu dauz, ezkondu askoren zintzotasuna ta etxeko bakea apurtu dauz eta maitasuna bear dan lekura ainbeste asarre ekarri.

Eta drogeak edo pozoiak etxeetan eta kaleetan, ikastetxeetan eta jolas-tokietan zelako egoerea sortu dauan nork ez daki? Eta arazo baltz au asi baiño ez da egin.

Ondorenak zeintzuk ete dira.

Olako ondamendira-bide batzuk Euskalerria galtzeko arerioak asmaturikoak dirala be esaten dabe batzuk.

Antza dauko euki be.

Eta gure erantzuna?

KALTE OROKORRAK

Mundu zabalean diran beste bide oker batzuk be ikututen gaitue: Izkillubideak, izadia alperrik galtzekoak, Kizi eta atomoaren arriskua eta danaren ondoren lez mundu zabalean legenar lez zabaldu dan gosea.

Sugeak bere abiak ugaritu dauz munduan!

ERRIAREN ERANTZUNA

Egoera larri oneri Euskalerriak erantzuna emon bear dautso, baiña orretarako baldintza batzuk bear dira: Pentsatzaille sakonak, ezitzaille onak, politiku edo errigin zintzoak, munduaren egillearen izenean benetako igarleak eta osagilleak, errizaleak eta bake-egilleak...

Estu-aldi labur baten ondoren, etorriko al da zentzun-aldia!